“Liburutegien balioa” txostenatik abiatuta eta bertan izandako emaitzak oinarritzat hartuta, tresna praktiko hau diseinatu da helburu bikoitzarekin: alde batetik herritarrek ezagutu ahal izateko duten onuren balio ekonomikoa, eta bestetik, liburutegiek orokorrean eskeintzen dituzten zerbitzuen balio ekonomikoa ezagutzeko.

Erabiltzaileei zuzendutako kalkulagailua.

Lehenengo kalkulagailuak egun baten zehar bezero batek liburutegi batean erabiltzen dituen zerbitzuen balioztatzea eskeintzen du. Datuak sartu ahala, erabilitako zerbitzuak kontutan hartu eta kalkulagailuak merkatuaren araberako prezioak ekartzen ditu . Kalkulagailuak aurkezten duena da erabiltzaileak ordaindu beharko lukeena liburutegitik at zerbitzu berdinak eskatu izan balitu.

Liburutegietarako kalkulagailua.

Bigarren kalkulgailuak liburutegi batek eskeintzen dituen zerbitzuen balioztapen ekonomikoa aurkezten du. Balioztapen hau benetan diren kostoekin alderatzen da (liburutegiaren gastuak), “IEA” -Itzulkin Ekonomikoaren Adierazlea- ezarriz. Lehen, liburutegiak dituen gastuak zehaztu behar dira (langileak, eraikuntzako mantenua, erosketak, e.a.) eta gero, bere eginkizunen datu estatistikoak (bisitarien kopurua, maileguak, Interneteko saioak, ekintzak e.a.) adierazi. Kalkulagailuak ekarriko duen ondorioa liburutegian egindako “IEA” edo Itzulkin Ekonomikoaren Adierazlea izango da.

Gailu mugikorretarako aplikazioa.

“Liburutegien Balio”-ko kalkulagailua Android gailu mugikorretarako Google Play Store-n eskuragarri dago, eta laster egongo da baita Iphone/Ipad-etako ere Apple-n aplikazioen dendan.

imagen_app