Aurrekariak

72

Ikerlan honen aurrekariak Liburutegi Lankidetzarako Kontseiluaren I. Plan Estrategikoan (2013-2015) daude; horretan, beste jarduketa-lerro batzuen artean, “liburutegiek gizartean duten erabilgarritasuna hobeki antzemateko neurriak” hartzea aurreikusten zen. Horrela, 2013ko udaberrian liburutegiek gizartean duten eragin sozioekonomikoa aztertzeko talde estrategiko bat eratu zen; horren lana zen adierazleen proposamen bat eta hura lortzeko modua aurkeztea, “liburutegi mota desberdinek eta oro har liburutegien sistemak duen eragin ekonomiko zein sozialaren ikuspegi orokor eta sektoriala eskaintzeko”.

Talde hori lanean hasi bitartean, argitaratu egin ziren Espainian liburutegien eragin sozial eta ekonomikoaren gaineko lehen (eta oraingoz bakarrak) azterlanak: “El retorno a la inversión de la Red de Bibliotecas Municipales de la provincia de Barcelona (2007-2011)”, Bartzelonako Diputazioak5 egina1; eta “El valor económico y social de los servicios de información: bibliotecas. Informe de resultados”, Fesabid (liburutegi elkarteen Espainiako federazioa)6. elkarteak egina2.

Bestalde, azken hamabost urtean halako azterlan asko egin dira nazioartean (batez ere herrialde anglosaxoietan), liburutegiek duten eragin ekonomikoa eta soziala neurtzeari begira (ref. recopilación). Horrela, garatu eta normalizatu egin dira zenbait tresna teknologiko, izaera ekonomiko eta sozialeko beste azterlan batzuetatik egokituta, kalkulatzeko, besteak beste, liburutegien itzulera ekonomikoa funtzionatzeko jasotzen dituzten diru-laguntzen aldean.

Lanaren emaitza gisa, LLKko talde estrategiko hark mapa bat eratu zuen liburutegien eragin sozioekonomikoa islatuz, lau ikuspegitan taldekatuta: ekonomia, gizartea, teknologia eta giza baliabideak. Halaber, proiektu pilotu bat abiarazteko gomendioa egin zuen, haiek probatu ahal izateko eta ebaluatzeko metodologia horretan aurrera egiteko.

Liburutegi Lankidetzarako Kontseiluaren osoko bilkurak onartu egin zuen proiektu pilotua egiteari buruzko proposamen hura (Toledo, 2014ko maiatza) eta gauzatu egin zen MECDeko Liburutegi Lankidetzarako Zuzendariordetza Nagusiaren (SGCB) eta Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuaren arteko akordio batean, zeinaren bidez proiektu hura egin behar zen Nafarroako Foru Komunitateko liburutegi sisteman. 2014ko udazkenean abian jarri zen, Germán Sánchez Ruipérez fundazioarekin akordio bat egin eta gero proiektuaren idazkaritza teknikoa eta koordinazioa bere gain har zitzan.

Adierazleen mapa bat

Ikerlana abiatzen da, beraz, LLKko talde estrategikoak egindako proposamen metodologikotik: adierazleen mapa bat, liburutegiek gizartean duten eragina neurtzekoa. Lan-proposamen hori Nafarroako inguruabar zehatzetara egokitu da, eta adierazleen definizioa osatu egin da, horiek lortzeko iturriak ere identifikatuz.

Posiblea izan den guztietan, normalean erabilgarri dauden datuak eta informazioa erabili dira, eta, aldi berean, bazeuden ereduetako batera egokitzen saiatu gara (Bartzelonak eta Fesabidek egindako azterlanak lehenetsi dira, eta gero beste herrialde batzuetan berriki egindakoak) egoki izanez gero erreferente gisa erabili ahal izateko.

Parte hartzaileak

73

Ikuspegi operatibo batetik, honako erakunde hauekin egituratu da ikerlana:

  • Zuzendaritza-taldea, Liburutegi Lankidetzarako Zuzendariordetza Nagusiak, Nafarroako Liburutegi Zerbitzuak, Idazkaritza teknikoak (FGSR) eta Fesabidek eratua.
  • Lantaldea, honako entitate hauetako zenbait ordezkarik osatua: Nafarroako Liburutegi Zerbitzua, liburutegi mota desberdinak (erregiokoa, publikoak, unibertsitarioak, espezializatuak eta eskolakoak), eta Idazkaritza teknikoak. Eginkizunak: eztabaida eta erabaki teknikoak hartzea: sektore bakoitzeko barne komunikazioa; datu sektorialak lortzea eta balidatzea; txosten sektorialak egitea; komunikazio publikoari buruzko plan bat egitea; emaitza orokorrak eta sektorialak hedatzea.
  • Idazkaritza teknikoa eta koordinazioa, Germán Sánchez Ruipérez fundazioarekin adostua. Eginkizunak: koordinazioa, inplikatutako talde eta entitateekin; lan-plana eta ikuskaritza; datuak eta metodologiak balidatzea; galdetegiak balidatzea; galdetegiak egitea web plataformaren bidez; adierazleak lortzea eta kalkulatzea; analisia; azken txostena.
  • Entitate kolaboratzaileak eta laguntzakoak: Nafarroako Estatistika Institutua, liburutegi eta erakunde titularrak, ASNABI, Toki Administrazioko Departamentua, INE, Kontuen Ganbera, Nafarroako Udalerri eta Eskualdeen Federazioa, merkatu-azterketen enpresa…

Lantaldea oinarrizko gunea izan da eztabaidatzeko eta prozesuaren fase guztiak balidatzeko: erreferentziako dokumentazioa aztertzea, adierazleen mapa egokitzea, inkesten proposamenak eta galdetegien balidazioa, pretestak egitea, behin-behineko emaitzak… bai eta informazioa (estatistikakoa, dokumentala edo puntuala) biltzeko gunea ere, Nafarroako liburutegi-esparru bakoitzean. 2014ko azarotik bederatzi lan-saio presentzial egin ditu, eta sortutako informazioa partekatu egin du Google Drive-ko direktorio baten eta website baten bidez, betiere ikerlanaren koordinazioak administratuta.

Iturriak

Honako hauek dira ikerlan honen kalkuluen eta emaitzen oinarriak: estatistika-iturri ofizialak eta ikerlanerako propio egindako inkestak, eta erreferentziako bigarren mailako dokumentazioa.

2014 da azterlanaren erreferentzia-urtea, nahiz eta azken bost urteotako liburutegien estatistika-serieak bildu diren. Erreferentziako estatistika-iturria Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) ofiziala da. Nafarroari dagozkion 2014ko datuak erabilgarri egon dira (behin-behineko moduan) Nafarroako Estatistika Institutuari esker (NEI, INErekin elkarlanean aritzen dena Nafarroan egiten diren estatistika-operazio honetan eta beste batzuetan), ikerlan honengatik aurreratu baitzuen galdetegien banaketa eta bilketa.

Modu osagarri eta sektorialean honako material hauek ere landu dira: liburutegi unibertsitarioen estatistika-serieak, Rebiun-ek bildua (ref) (Nafarroako Unibertsitateko Liburutegiaren kasuan Iruñeko Campuseko zerbitzu-puntuak biltzen ditu bakarrik) eta liburutegi publikoena, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Kultura Idazkaritzak bildutakoa (ref Bibliotecas públicas españolas en cifras). Aldian behin, bi iturri horiek erreferentzia dira liburutegi unibertsitario eta publikoetarako. INE, NEI, Nafarroako Liburutegi Zerbitzua eta beste entitate batzuk dira iturria beste datu orokor batzuen kasuan, hala nola demografikoak edo espezifikoak.

Zenbait adierazle kalkulatzeko, beharrezkoa izan da 2014ko estatistika-informazioa osatzea estatistika ofizialeko galdetegian (INE) ez dauden datuak sartuz. Bi bide erabili dira bilketa hori egiteko:

  • NEIk eranskin bat banatu zuen, 2014ko galdetegi ofizialarekin batera; horretan eskatu egiten zien liburutegi guztiei galdetegi ofizialean sartuta ez zeuden datu batzuk emateko, datu horiek formalizatuta baitzeuden liburutegi unibertsitarioen (Rebiun) edo liburutegi publikoen (Alzira) estatistikan. 106 erantzun bildu ziren, Idazkaritza Teknikoak tabulatu dituenak.
  • Azkenik, liburutegiei egindako inkestetan, inongo liburutegi-estatistikatan ez zeuden informazio batzuk eskatu ziren internet bidez, SurveyMonkey inkesta-plataformatik mezu elektronikoak bidalita. Guztira 95 liburutegik erantzun zioten horri.

Laburbilduz, honako estatistika-iturri hauek erabili dira:

Ia 5.300 pertsonak (14 urtekoak edo hortik gorakoak) erantzun diote azterlan honetarako egindako inkestetako bati: bat telefono bidez egin zitzaion oro har Nafarroako biztanleriari, eta hiru inkesta egin zitzaizkien internet bidez liburutegi publiko, unibertsitario eta espezializatuen erabiltzaileei, hurrenez hurren.

Nafarroako biztanleriari egindako inkesta:

  • 1.151 elkarrizketa; horietatik, 750ek ez dute beren burua liburutegiko erabiltzailetzat hartzen eta 401 liburutegien erabiltzaileak dira.

  • Ikertaldek enpresak egina.

  • Unibertsoa: 14 urtetik gorako biztanleria, Nafarroako Foru Komunitatean bizi dena.

  • Lagina aldaeren pisuan oinarrituta banatu zen: generoa, adina, hizkuntza-eremua eta erreferentziako udalerriaren tamaina.

  • Metodoa: telefono bidezko inkestak CATI inkesta-plataforma erabiliz. Landa-lana 2015eko apirilaren 20tik maiatzaren 7ra egin zen. (ref info y cuestionario).

  • Barne du eskola-liburutegiari buruzko atal bat, 14-18 urte bitarteko biztanleentzat egina (110 elkarrizketa).

Liburutegi publikoen erabiltzaileentzako inkesta (Nafarroako Liburutegia barne).

  • Baliozko 2.507 erantzun, 2015eko irailaren 28tik urriaren 17ra erregistratuak.

  • Ikerlanaren Idazkaritza Teknikoak egina.

  • Unibertsoa: 14 urtetik gorako pertsonak, Nafarroako liburutegi publikoetako baten erabiltzaileak.

  • Internet bidez egindako inkestak, SurveyMonkey plataformaren bidez, liburutegietatik bertatik hedatutako web esteka baten bitartez, modu presentzialean eta internet bidez.

  • Barne du eskola-liburutegiari buruzko atal bat, 14-18 urte bitarteko biztanleentzat egina (124 elkarrizketa).

Liburutegi unibertsitarioen erabiltzaileentzako inkesta

  • Baliozko 1.344 erantzun; horietatik, %62,0 gradu eta graduondoko ikasleak dira, eta %27,4, irakasleak eta ikertzaileak (PDI).

  • Ikerlanaren Idazkaritza Teknikoak egina.

  • Unibertsoa: Nafarroako bi unibertsitateen eta UNEDeko bi zentro elkartuen (Iruña eta Tutera) erabiltzaileak.

  • Landa-lana 2015eko irailaren 28tik urriaren 9ra bitarte egin zen.

  • Internet bidez egindako inkestak, SurveyMonkey plataformaren bidez; liburutegietatik bertatik inkesta egindakoen artean hedatutako web esteka baten bidez, modu presentzialean, mezu elektronikoen bidez eta web bidez.

Liburutegi espezializatuen eta dokumentazio-zentroen erabiltzaileei egindako inkesta

  • 272 erantzun, 2015eko irailaren 28tik urriaren 17ra erregistratuak.

  • Ikerlanaren Idazkaritza Teknikoak egina.

  • Unibertsoa: Nafarroako liburutegi sistemaren barnean dauden liburutegi espezializatuetako baten erabiltzaileak.

  • Nabarmentzekoa da osasun sistemako profesionalen parte-hartzea, Osasun Zientzien Liburutegi Birtualaren kasuan, inkesta egindakoen %61,0 baitira.

  • Internet bidez egindako inkestak, SurveyMonkey plataformaren bidez, liburutegietatik bertatik inkesta egindakoen artean hedatutako web esteka baten bitartez, modu presentzialean, mezu elektronikoen bidez eta web bidez.


5Luria, Maria, Pintor, Joël, 2013. “El retorno a la inversión de la Red de Bibliotecas Municipales de la provincia de Barcelona (2007-2011)”. Actas de las XIII Jornadas Españolas de Documentación. Fesabid 2013.
http://fesabid.org/documentos/fesabid13-actas.pdf

6 Gómez Yáñez, José Antonio, 2014. El valor económico y social de los servicios de información: bibliotecas. Emaitzen txostena FESABID.
http://www.fesabid.org/system/files/repositorio/fesabid-valor-economico-social-servicios-informacion-bibliotecas.pdf.