Ikerlan honetarako erabilitako adierazleak

Hainbat adierazle kalkulatu dira ikerlan hau egiteko orduan; batzuk ohikoak dira liburutegiak aztertzeko lanetan, eta beste batzuk espezifikoak dira liburutegien balio ekonomikoa eta sozialaren estimazioa lortzeko.

Horiek hautatzeko eta zehazteko, Liburutegi Lankidetzarako Kontseiluko.Liburutegiek gizartean duten eragin sozioekonomikoa aztertzeko talde estrategikoak egindako proposamen metodologikotik abiatu ginen.

Nafarroako Lantaldeak moldatu eta garatu zuen proposatutako adierazleen mapa, iturriak eta datuak identifikatuz, prozedurak finkatuz eta adierazleen zehaztapena osatuz. Liburutegien balio ekonomikoaren estimazioa lortzeko, bereziki hartu dira kontuan Bartzelonako Diputazioak eta Fesabidek jarraitutako metodoak, baita nazioarteko mailan erabilitako beste batzuk ere.

Nafarroako liburutegien balioaren adierazleen mapa artxiboan, ikuspegi orokor bat eskaintzen da: adierazleen multzoa eta sistemarekiko aplikazioa, liburutegi motak, bai eta adierazleak kalkulatzeko beharrezkoak diren iturriak ere.

Jarraian, artxiboak eskaintzen dira adierazle bakoitzarentzat, Nafarroako liburutegi-sistemarako egindako datu zehatzak azalduz:


Eragin ekonomikoaren adierazleak

Itzulkin ekonomikoaren adierazleak –ROI (Return On Investment)– estimazio ekonomikoen multzo bat eskaintzen du, beharrezkoa liburutegiek sortutako etekina adierazteko, betiere urtean dituzten gastuei dagokienez.

Artxibo honetan laburpen bat agertzen da, Nafarroako liburutegien balioaren kalkuluak, etekinak eta itzulkin ekonomikoa kontsultatzeko: Nafarroako liburutegien itzulkin ekonomikoa (ROI)

Balioa, merkatuko prezioak (APM) liburutegi-zerbitzuen erabilerara esleituta.

Balioa, erabiltzaileen ustez

Beste adierazle ekonomiko batzuk


Eragin sozialaren adierazleak

Nafarroako liburutegi-sistemaren gaineko adierazleak