Espainian duela oso gutxi argitaratu dira liburutegien eragin ekonomiko eta sozialari buruzko lehen (eta oraingoz bakarrak) ikerlanak. “El retorno a la inversión de la Red de Bibliotecas Municipales de la provincia de Barcelona (2007-2011)”, Bartzelonako Diputazioak 2013an egina; eta “El valor económico y social de los servicios de información: bibliotecas. Informe de resultados”, Fesabid elkarteak 2014an egina.
Aitzitik, nazioarteko mailan, herrialde anglosaxoietan bereziki, halako ikerlan asko egin izan dira azken hamabost urteotan; horrela, garatu eta normalizatu egin dira zenbait tresna teknologiko, izaera ekonomiko eta sozialeko beste azterlan batzuetatik egokituta, kalkulatzeko, besteak beste, liburutegien itzulkin ekonomikoa funtzionatzeko jasotzen dituzten diru-laguntzen aldean.
Ikerlan horietan lortutako emaitzen alderaketa erreferentziako iturri interesgarria da ROI delakoaren balioaren joerak ezagutzeko eta testuinguruan kokatzeko, aztertutako eragin-eremu geografiko bakoitzean.
Era berean, nabarmendu behar da gero eta zabalduago dagoela ROI kalkulatzaile interaktiboak integratzea ikerlan horietako site askotan; horiei esker, liburutegiak emandako zerbitzuen balio ekonomikoa modu pertsonalizatuan estimatzeko aukera eskaintzen zaie erabiltzaileei eta liburutegi-zentroei; izan ere, zerbitzu horiek ez dira askotan behar bezala baloratzen dohainik eskaintzen direlako.