Ikerlan honen kalkuluak eta emaitzak berez lanerako egindako inkestetan oinarritzen dira, eta, halaber, estatistika-iturri ofizialetan eta liburutegiek gizartean duten eragina aztertzeko egindako bigarren mailako dokumentazioan –nazioko zein nazioarteko erreferentziakoak– (ROI gisa ezagunagoa) ere bai.
Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) liburutegien estatistika ofiziala izan da Nafarroako liburutegien eragin sozioekonomikoari buruzko ikerlan hau egiteko oinarrizko estatistika-iturria. 2014. urtea izan da ikerlanaren erreferentzia-urtea, eta Nafarroako Estatistika Institutuak (NEI) emandako behin-behineko informazioa erabili da. Ikerlanaren lantaldeak zehatz-mehatz berrikusi zuen estatistika-informazio hura, eta, beraz, lanerako erabilitako datuak eta INEk eta NEIk ofizialki argitaratutakoak ez dira guztiz berdinak:
– 135 administrazio-unitateren unibertso bat erabili da, INE-NEI erakundeen datuetan baino 5 gutxiago (erabiltzaile-talde espezifikoentzako liburutegi bat eta 4 liburutegi espezializatu, haien gaineko informazioa oso zatikatua ageri baitzen).
– Nafarroako Unibertsitateak Iruñeko Campuseko zerbitzu-guneak bakarrik hartzen ditu, kanpoan utzita Bartzelonako, Madrilgo eta Donostiako unibertsitateak.
Modu osagarri eta sektorialean honako material hauek ere landu dira: liburutegi unibertsitarioen estatistika-serieak, Rebiun-ek bilduak (Nafarroako Unibertsitateko Liburutegiaren kasuan Iruñeko Campuseko zerbitzu-guneak biltzen ditu bakarrik) eta liburutegi publikoenak, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Kultura Idazkaritzak bildutakoak (Bibliotecas públicas españolas en cifras). Aldian behin, bi iturri horiek erreferentzia dira liburutegi unibertsitario eta publikoetarako.
INE, NEI, Nafarroako Liburutegi Zerbitzua eta beste entitate batzuk dira iturri beste datu orokor batzuen kasuan, hala nola demografiko edo espezifikoen kasuan.
Zenbait adierazle kalkulatzeko, beharrezkoa izan da 2014ko estatistika-informazioa osatzea estatistika ofizialeko galdetegian (INE) ez dauden datuak sartuz. Bi bide erabili dira bilketa hori egiteko:
– NEIk eranskin bat banatu zuen, 2014ko galdetegi ofizialarekin batera; horretan eskatu egiten zien liburutegi guztiei galdetegi ofizialean sartuta ez zeuden datu batzuk emateko, datu horiek formalizatuta baitzeuden liburutegi unibertsitarioen (Rebiun) edo liburutegi publikoen (Alzira) estatistikan.
– Web bidez egindako galdetegi baten bitartez normalizatu gabeko informazio zehatza eskatu zitzaien liburutegiei, beharrezkoa baitzen adierazle batzuk lortzeari begira.
Laburbilduz, honako estatistika-iturri hauek erabili dira:
-
Liburutegien estatistika – 2010-2014 urteak (bi urtez behingoa), Estatistikako Institutu Nazionala, INE / Nafarroako Estatistika Institutua, NEI. Nafarroako tabulazioak, NEIk eginak Erreferentziako liburutegi-estatistika da azterlan honetan.
-
Nafarroako datuak, Nafarroako Estatistika Institutuak (NEI) egina.
-
Espainiako liburutegi publikoak zifratan, 2010-2014 urteak. MECD, Kulturako Estatu Idazkaritza, Liburutegi Lankidetzarako Zuzendariordetza Nagusia.
-
Liburutegi unibertsitarioen estatistikak, 2010-2014 urteak Espainiako liburutegi unibertsitarioen sarea (REBIUN) 2014ko datuak, Nafarroako Unibertsitateko Liburutegiak emanak.